XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Erantzuna berehala eman zuen Kalabongek: - Hotel Amorosora igon.
- Honela, gure blusoi zuri hauekin?.
Kalabongek barre egin zuen: - Ez, deigarriegiak dira hotel honetarako.
Kontutan izan hemen ez dutela entzun Tutti Frutti horretaz ezer.
Hemen Dina Farini zine artista ezagutzen dute, eta ez izozki saltzailea.
- Orduan, zein atxakia erabiliz sartuko gara?.
Kalabongek irribarre egin zuen: - Zuek etorri aurretik horretan pentsatzen aritu naiz.
- Eta asmatu duzu zerbait? - Bai. Hiru kazetari bezala sartuko gara. - Errekortxolis!.
Kalabongek hitz egiten jarraitu zuen: - Zu, Kikili, Ameriketako Estatu Batuetako kazetaria izango zara,
Kikili emozionatu egin zen: - Horrelakorik!... Zu, baina inork ingelesez hitz egiten badit... Kontutan izan nik ez dakidala ingelesez mintzatzen.
- Pentsatu dut horretan ere - lasaitu zuen Kalabongek.
Zuk gaztelaniaz erantzun, esanez espainola ikasten ari zarela eta ez dituzula hizkuntzak nahastatzerik nahi.
Kikilik miretsirik begiratu zion: - Bikaina zara, gero, gauzak asmatzen, Kalabong!.
Kokolo kuriositateak eraginda zegoen: - Zu, eta ni zer? Nongo kazetaria izango naiz ni? - Errusoa.
- Errusiarra? - galdetu zion Kokolok harriduraz.